96. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Ebazpen proposamenaren jakinarazpena

Burlatako Udaltzaingoak salaketa egin zuen ondotik aipatzen den salatuaren aurka, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari Buruzko Legea hausteagatik. Salaketa jakinarazteko saioak alferrikakoak izan direnez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara; hori guztia, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluari jarraikiz.

30/1992 Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, jakinarazpen publikoa egiten zaio salatuari, Francisco Javier Sanz Borda jaunari, azken helbide ezaguna Larrazko kaleko 45ean baitu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari Buruzko Erregelamendu Orokorra (urtarrilaren 17ko 13/92 Errege Dekretua) hausteagatik, Udaltzaingoko Burutzak izapidatutako 211/02 zehapen espedientearen ildoan.

Frogatutzat jotzen den egitatea: 2002ko otsailaren 15ean, 8:25ak aldean, salaketa paratu zitzaion NA-8841-BB ibilgailuari, Fulgencio Sánchez eta Landazabal kaleen arteko gurutzagunean aparkatzeagatik gainerako gidariak kontrako norabideko erreian sartzera behartuz, eta hori arau-hauste larria da 13/1992 E.D.aren 94 artikuluaren arabera.

Francisco Javier Sanz Borda interesatuari kargu plegua igorrita, Antsoaingo Larrazko kaleko 45ean baitu helbidea, alegazioak aurkeztu zituen behar den moduan eta epean, baina horiek ez dute egindako eta salatutako egitatea inola ere baliogabetzen, izan ere kaleen arteko gurutzegunean aparkatzea, gainerako erabiltzaileak kontrako norabideko erreian sartzera behartuz, 13/92 Z.E.O.n behar bezala zehaztutako arau-hauste larria baita.

Udaltzain salatzaileak aurreko guztia berretsi du.

Zehapen proposamena: Trafikoari eta Bide Segurtasunari buruzko 339/1990 Legearen 7. artikuluak 68.2 artikuluarekin bat xedatzen duenari jarraituz, 96 euroko zehapena proposatzen zaio alkateari, bera baita gai honetan eskumena duen organoa.

Espedientea ikusirik, interesatuak 12 egun balioduneko epea du, bere alde komenigarri juzgatzen dituen alegazioak aurkezteko eta probak proposatzeko.

Burlatan, bi mila eta biko maiatzaren hogeita bederatzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0206174