96. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I B A R G O I T I

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsita

Ibargoitiko Udalak, 2002ko maiatzaren 27an egin bilkura arruntean, hau erabaki zuen:

1. Hasiera batez onestea Esparza García senideek aurkeztutako xehetasun azterlana, Getze-Ibargoitiko U-77 unitateko 91. lurzatian egin asmo duten eraikinaren bolumetria xeheki definitzen duena.

2. Espedientea jendaurrean jartzea hamabost egunetarako, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bai eta Nafarroako egunkarietako batean ere, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 119.2.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Ibargoitin, bi mila eta biko maiatzaren hogeita zortzian. Alkate udalburua, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: A0206242