96. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I B A R G O I T I

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsita

Ibargoitiko Udalak, 2002ko maiatzaren 27an egin bilkura arruntean, hau erabaki zuen:

1. Hasiera batez onestea José Javier Urdaci Felipe jaunak aurkeztutako xehetasun azterlana, Getze-Ibargoitiko U-74 unitateko 97. lurzatiaren lerrokaduren aldaketa eta bolumetria xeheki definitzeko.

2. Espedientea jendaurrean jartzea hamabost egunetarako, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bai eta Nafarroako egunkarietako batean ere, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 119.2.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Ibargoitin, bi mila eta biko maiatzaren hogeita zortzian. Alkate udalburua, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: A0206241