96. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MONCAYOKO UREN MANKOMUNITATEA

2001eko kontuak

Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 305. artikuluan xedatutakoarekin bat, jakinarazten da ezen Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak, kontuen batzorde berezian eraturik 2002ko ekainaren 11n egin bilkuran, Mankomunitateko 2001eko kontuei buruzko adostasun txostena eman duela aho batez. Aipatu kontu horiek jendaurrean egonen dira hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Interesa dutenek, epe horretan, erreklamazioak, kexak edo oharrak egiten ahalko dituzte.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak sor ditzan.

Corellan, bi mila eta biko ekainaren hamabian. Mankomunitateko burua, José María Vázquez.

Iragarkiaren kodea: A0206734