96. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L A R

Udal Planeko aldaketa hasiera batez onetsita

Galar Zendeako Udalak, 2002ko ekainaren 6an egin osoko bilkuran, besteak beste, hau erabaki zuen:

Galar Zendeako Udal Planeko aldaketa puntuala, Getze-Galarko Kontzejuak sustatua. Hasiera bateko onespena.

Erabaki da hasiera batez onestea eta jendaurrean jartzea hilabeterako, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 127.1 eta 115.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Getze-Galarren, bi mila eta biko ekainaren hamaikan. Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: A0206733