96. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L U Z A I D E

2001eko kontuak behin betiko onetsita

Luzaideko Udalak, 2002ko martxoaren 6an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen 2001eko ekitaldi ekonomikoko kontuen espedienteari adostasun txostena ematea eta espedientea hasiera batez onestea.

Espediente hori jendaurrean egon da hamabost egun baliodunean, 2002ko 46. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, apirilaren 15ekoan, iragarkia jarri ondotik.

15 eguneko epe hori erreklamaziorik gabe iragan denez, Luzaideko Udalak, 2002ko maiatzaren 29an egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen, legez eskatutako gehiengoarekin, 2001eko ekitaldiko kontuen espedientea. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 303. artikuluan eta hurrengoetan, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 240.ean eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz.

Luzaiden, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hamarrean. Alkatea, Nicolás Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: A0206229