96. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L U Z A I D E

2002ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak hasiera batez onetsita

Luzaideko Udalak, 2002ko maiatzaren 29an egin osoko bilkura arruntean, hau erabaki zuen legez eskatutako gehiengoarekin:

1. Hasiera batez onestea 2002ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak, NTAFLren 269. artikulutik 276.era ezarritakoari jarraituz. Hona hemen kapituluka laburturik:

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 50.836,47 euro.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 2.704,55 euro.

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 17.275,11 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 94.044,26 euro.

5. kapitulua.-Ondareko dirusarrerak eta herrilurren aprobetxamenduak: 205.800,80 euro.

7. kapitulua.-Transferentziak eta kapital gastuak finantzatzen dituzten bestelako dirusarrerak: 347.812,79 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 201.487,59 euro.

Dirusarrerak, guztira: 919.961,57 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileen gastuak: 75.885,35 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arrunten eta zerbitzuen gastuak: 114.489,95 euro.

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 931,57 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 29.986,83 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 685.746,11 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 12.921,76 euro.

Gastuak, guztira: 919.961,57 euro.

2. Jendaurrean jartzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.ean ezarritakoari jarraituz, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak edo kexak aurkez ditzaten, 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Epe hori erreklamaziorik gabe iragaten bada, behin betiko onetsita geldituko da.

Luzaiden, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hamarrean. Alkatea, Nicolás Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: A0206226