96. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U L T Z A M A

2002ko aurrekontu orokor eta bakarra

Ultzamako Udalak, 2002ko maiatzaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2002ko aurrekontu orokor eta bakarra. Espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan eta harekin bat heldu den araudian ezarritakoari jarraituz.

Ultzaman, bi mila eta biko maiatzaren hogeita zazpian. Alkatea, Julio Indaberea Osinaga.

Iragarkiaren kodea: A0206198