96. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U L T Z A M A

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsita

Ultzamako Udaleko alkate udalburuak, 2002ko maiatzaren 27an, ebazpena eman zuen hasiera batez onesteko Alkozko 11. poligonoko 436. lurzatian etxebizitzen eraikina egiteko xehetasun azterlana, Florencia Balda Urteaga andreak eta beste batek sustatua. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 119. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek alegazioak aurkez ditzaten.

Larraintzarren (Ultzama), bi mila eta biko maiatzaren hogeita zortzian. Alkatea, Julio Indaberea Osinaga.

Iragarkiaren kodea: A0206196