96. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Montes de Cierzo II ureztalur berriak arautuko dituen erregelamendu partikularra hasiera batez onetsita

Tuterako Udalak, 2002ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin, erabaki zuen hasiera batez onestea Tuterako "Montes de Cierzo II" ureztalur berriak arautuko dituen erregelamendu partikularra. Erregelamendu hori Tuterako "Montes de Cierzo II" ureztalurra modernizatzeko oinarrizko proiektuari jarraituz egin da, hain zuzen ere Montes de Cierzo herrilurraren ureztaketa tradizionalaren berrantolamenduarekin bat. Riegos de Navarra, S.A.k prestatua da eta osoko bilkurak onetsia.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 174. artikuluan ezarritakoari jarraituz, erabakia eta haren espedientea ikusgai daude Tuterako Udalean (Mendiak), hilabetean egon ere, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tuteran, bi mila eta biko uztailaren batean. Zinegotzi delegatua, Ignacio Pérez Garde.

Iragarkiaren kodea: A0207518