III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
O L T Z A
0-3 urte bitarteko Haur Hezkuntzako Ikastetxea egiteko proiektuaren prestaketa eta obren zuzendaritza
1.-Adjudikatzeko prozedura: lehiaketa.
2.-Kontratuaren xedea eta aurrekontua: 0-3 urte bitarteko Haur Hezkuntzako Ikastetxea egiteko proiektuaren prestaketa eta obren zuzendaritza. Aurrekontua, guztira: 49.450 euro, BEZa barne.
3.-Proposamenak aurkezteko epea: 26 egun natural, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Epea larunbatarekin bukatzen bada, hurrengo astelehenera arte luzatuko da.
4.-Proposamenak aurkezteko tokia: Oltza Zendeako Udala (Ororbia, 948-322068 tel.).
5.-Interesatuek espedienteari buruzko argibideak lortu ahalko dituzte Oltza Zendeako Udaleko bulegoetan (Ororbia, Angulo kalea, 1, 948-322068 tel.), bai eta haren kopiak ere Iruñeko Papelería Rubion (Bergamin kalea, 10).
Oltzan, bi mila eta biko uztailaren batean. Alkatea, Miriam Berástegui.
Iragarkiaren kodea: A0207517