96. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N T S O A I N

Zehapen ebazpenaren jakinarazpena

Ondotik aipatzen diren espedienteen zehapen ebazpena ezin izan denez jakinarazi, Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, argitara ematen da ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta zehatuen azken helbide ezaguneko Udalaren ediktuen oholean.

Zehatua: Oscar Sordovilla Echeverz jauna. Salaketa eguna: 2002ko urtarrilaren 14a. Arau-haustea: zeraman txakurrak eremu publikoan kaka egin eta hura zikintzea. Arau urratua: Animalien Babesari buruzko maiatzaren 31ko 7/1994 Foru Legearen 24.2.i) artikulua. Isunaren zenbatekoa: 90,15 euro. Espedientearen zenbakia: 3/2002-P.

Zehatua: Cristina Domínguez Ruiz andrea. Salaketa eguna: 2002ko urtarrilaren 22a. Arau-haustea: zeraman txakurrak eremu publikoan kaka egin eta hura zikintzea. Arau urratua: Animalien Babesari buruzko maiatzaren 31ko 7/1994 Foru Legearen 24.2.i) artikulua. Isunaren zenbatekoa: 90,15 euro. Espedientearen zenbakia: 5/2002-P.

Zehatua: Octavio García Vicente jauna. Salaketa eguna: 2002ko otsailaren 5a. Arau-haustea: zeraman txakurrak eremu publikoan kaka egin eta hura zikintzea. Arau urratua: Animalien Babesari buruzko maiatzaren 31ko 7/1994 Foru Legearen 24.2.i) artikulua. Isunaren zenbatekoa: 120,20 euro. Espedientearen zenbakia: 15/2002-P.

Zehapenaren zenbatekoa Udalaren diruzaintzan ordainduko da, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina; edo,

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Antsoainen, bi mila eta biko ekainaren hogeita zortzian. Alkatea, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: A0207516