96. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

LOS ARCOS

Ordenantza behin betikoz onetsirik

2002ko apirilaren 17an, 47. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, "Carmen Thyssen Bornemisza" Kultur Etxea erabiltzeko tasa arautzen duen ordenantzaren hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen; Udalaren iragarki oholean ere ezarri zen.

Bukatu da jendaurreko aldia, hogeita hamar egun baliodunekoa, eta inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; horren ondorioz, behin betikoz onetsita geratu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan xedatuarekin bat, eta bidezko da osorik argitaratzea.

Los Arcosen, bi mila eta biko maiatzaren hogeita zazpian. Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.

"CARMEN THYSSEN BORNEMISZA" KULTUR ETXEA ERABILTZEKO TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 100. artikuluan eta ondorengoetan xedatuaren babesean ezarri da ordenantza honetako tasa.

2. art. Kultur Etxea erabiltzen duten pertsona natural edo juridikoak ordainarazpen hauek ordaintzera behartuta daude.

3. art. Dagokion dekretuaren bidez erabilpena baimentzen denean sortuko da ordaindu beharra.

4. art. Ordainarazpen honen oinarritzat hartuko dira zerbitzua darabilten pertsona natural edo juridikoak.

5. art. Eskubideak ordaintzean I. eranskinari jarraikiko zaio. Erakusketetan, tasa horren ordez, erakutsitako obretako bat ematen ahalko da.

6. art. Kultur Etxea okupatzeko data baino 15 egun lehenago sortuko da ordenantza honek arautzen duen tasa ordaindu beharra.

7. art. Aurreko artikuluan adierazitako epearen egunean ordainduko da aipatutako tasa.

8. art. Irabazi asmorik gabeko elkarteek -kultur elkarteak, kirolekoak, ongintzakoak...- ez dute tasa ordainduko, baldin eta Los Arcosen badute helbide soziala.

9. art. Kultur Etxearen erabiltzaileek errespetatu eginen dituzte, betiere, instalazioko jokabide eta erabilera arauak.

10. art. Instalazioez arduratzen diren langileek sarrerak eskatu eta emateari uko egiteak kanporatzea ekartzen ahal du zehapentzat.

11. art. Erabilpen baimen edo sarrerarik gabe instalazioak okupatzea iruzurtzat joko da.

12. art. Arau-hausteen eta zehapenen araubidea dela eta, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legean xedatuari jarraikiko zaio.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Ordenantza honek bere testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean indarra hartu eta erabateko eragin juridikoa sortuko du.

Los Arcosen, bi mila eta biko martxoaren lauan. Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.

I. ERANSKINA

Tasak, kultur eremuetako aretoak erabiltzeagatik:

-Erakusketa aretoa alokatzea:

Erakusketa iraunkorrak, 15etik 30 egunera bitarte: lan bat ematea edo 450 euro.

Prezioa, erabiltzeagatik. Ordu bat: 30 euro orduko. 30 ordu baino gehiago: 15 euro orduko.

-Kultur Etxeko ekitaldi aretoa alokatzea:

Ordu bat: 72 euro.

Bi ordu: 96 euro.

3tik 4 ordura bitarte (biak barne): 120 euro.

5etik 7 ordura bitarte (biak barne): 150 euro.

8 ordu baino gehiago, egun bereko 24 ordura bitarte: 300 euro.

-Ikasgelak alokatzea:

Ordu bat: 30 euro.

Bi ordu: 48 euro.

3tik 4 ordura bitarte (biak barne): 60 euro.

5etik 7 ordura bitarte (biak barne): 84 euro.

8 ordu baino gehiago, egun bereko 24 ordura bitarte: 150 euro.

Denbora gehiago bada, hogeita hamar minutuko zatiki bakoitzeko kobratuko da.

-Antzerki eta musikako ekitaldiak: 4 euro.

-Zinea: 3 euro (helduak) eta 2 euro (adin txikikoak).

Tasa, liburutegiko Internet zerbitzua erabiltzeagatik: 2 euro orduko.

Iragarkiaren kodea: A0205964