96. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

2002ko aurrekontuko aldaketa (1.a) hasiera batez onetsita

Jurramendiko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2002ko ekainaren 14an Lizarrako Udaleko bilkura aretoan bilduta eta legez eskatutako quorumarekin, besteak beste erabaki zuen hasiera batez onestea entitatearen 2002ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketa.

Espediente administratiboa interesatuen eskura egonen da entitateko idazkaritzan, argitalpen honen egunetik hasita 15 egun balioduneko epean, bidezko juzgatzen diren erreklamazio, ohar edo kexak aurkez daitezen, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276. artikuluari jarraituz. Erreklamaziorik ez bada aurkezten, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatu jendaurreko aldia iragandakoan.

Lizarran, bi mila eta biko ekainaren hamalauan. Mankomunitateko burua, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: A0207443