96. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E K U N B E R R I

Herrilurraren desafektazioa

Lekunberriko Udalak, 2002ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, legez eskatutako quorumarekin, hau onetsi zuen:

Lehenik.-Hasiera batez onestea Lekunberriko 12. poligonoko 345 eta 346. lurzatietako 6.111 metro karraturen desafektazioa, ondoren jabetza partikularreko lurrekin trukatzeko.

Bigarren.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, hilabeterako, behar diren ondorioak sor ditzan.

Erabakia eta espedientea Udaleko bulegoetan aztertu ahalko dira, hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, bidezko juzgatzen diren alegazio eta erreklamazioak aurkez daitezen. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Lekunberrin, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: A0207442