96. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A D R E I T A

2002ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak hasiera batez onetsita

Cadreitako Udalak, 2002ko ekainaren 11n egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2002ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da Udaleko idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.ean ezarritakoari jarraituz.

Epe hori erreklamaziorik gabe iragandakoan, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.

Cadreitan, bi mila eta biko ekainaren hogeita zazpian. Alkatea, Julián Pina García.

Iragarkiaren kodea: A0207441