96. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ETXARREN-GIRGILLAO

Usategiak enkantean

Etxarren-Girgillaoko Kontzejuak ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen du usategien lote hauen aprobetxamendua urtebeterako emateko:

1. lotea.-"El Montico" izenekoa. 5 usategi ditu (5, 6, 7, 8 eta 9.a). Hasierako prezioa: 3.910 euro.

2. lotea.-"El Alto Monte" izenekoa (Argiñarizko mugan). 6 usategi ditu:

10.a: hasierako prezioa: 240 euro.

11.a: hasierako prezioa: 240 euro.

12.a: hasierako prezioa: 240 euro.

13.a: hasierako prezioa: 240 euro.

14.a: hasierako prezioa: 240 euro.

15.a: hasierako prezioa: 240 euro.

Gorako tantoa 30 eurokoa da.

Enkantea Etxarren-Girgillaoko Kontzeju Etxean eginen da, 2002ko abuztuaren 31n (larunbata), eguerdiko ordu batean.

Lehen enkantea eginda lote edo usategiren bat eman gabe gelditzen bada, bigarrena eginen da, % 10 merkeago, irailaren 7an, ordu berean, eta berriz ere enkantea eginen da, sesteorik izan bada.

Hirugarren enkantea, % 20 merkeago, irailaren 14an eginen da, ordu berean, eta orduan ere enkantea eginen da berriz, sesteorik izan bada.

Enkantea zuzentzen duten baldintzen plegua Kontzejuak onetsi zuen, 2001eko uztailaren 23an, eta ikusgai dago, interesatuen eskura, Kontzejuko idazkaritzan.

Etxarren-Girgillaon, bi mila eta biko uztailaren hogeita lauan. Kontzejuko burua, José Javier Yoldi López de San Román.

Iragarkiaren kodea: A0208398