96. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

2002ko aurrekontuko aldaketa, hasiera batez onetsia

Udalak, 2002ko uztailaren 4ko osoko bilkuran, legezko den quorumarekin, 2002ko aurrekontua aldatzea erabaki zuen, horri Diruzaintzako gerakina erantsi behar baitzaio.

Indarra duten xedapenak betez, espedientea jendaurrean paratuko da, udal idazkaritzan, hamabost egun baliodunetan zehar, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Argitara ematen da, jende orok jakin dezan.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren bostean. Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: a0208101