96. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I G A N T Z I

2001eko ekitaldiko kontuen onarpena

Igantziko Udalak, 2002ko ekainaren 14an egindako bileran, 2001eko kontuen espedienteari aldeko txostena ematea erabaki zuen.

Espedientea jendaurrean hamabortz egun baliodunez egonen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta erreklamazioak egin ditzaten, Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 242.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Argitara ematen da orok jakin dezan.

Igantzin, bi mila eta biko uztailaren hamarrean. Alkatea, Eduardo Miguelena Legasa.

Iragarkiaren kodea: a0208100