96. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I G A N T Z I

2002ko ekitaldiko aurrekontua

Igantziko Udalak, 2002ko ekainaren 14ean egindako bileran, 2002ko aurrekontua eta exekuzio oinarrien espedientea hasiera batean onestea erabaki zuen.

Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 202. artikuluari jarraituz espedientea jendaurrean hamabortz egunez egonen da ikusgai; iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesatuek aztertu eta erreklamazioak egin ditzaten. Halakorik aurkeztu ezean, 2002ko aurrekontua eta exekuzio oinarrien espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Argitara ematen da orok jakin dezan.

Igantzin, bi mila eta biko uztailaren hamarrean. Alkatea, Eduardo Miguelena Legasa.

Iragarkiaren kodea: a0208099