96. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E R I N

Deialdia, administrari lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, barne sustapen murriztuaren bitartez. Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Udalak 2002ko martxoaren 14an egin osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, administrari izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. 59. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen deialdi hori, 2002ko maiatzaren 15ean.

Eskabideak aurkezteko epea iragan delarik, bidezko da onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratzea.

Deialdiko 4.1 oinarrian xedatuaren indarrez, hau ebatzi dut:

1. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea, administrari izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdikoa:

Onartuak:

SANCHEZ GORRICHO, ANGEL

Baztertuak: inor ez.

2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamar egun baliodunetan, izangaiek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte eta, halakorik egin badute, akatsak zuzendu.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

Lerinen, bi mila eta biko ekainaren hogeita zortzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0207738