95. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1273/2002 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana. Honen bidez baimena ematen da Lizarrako Osasun Barrutiko zentroen mantentze-lan integralen zerbitzua kontratatzeko 2003. urterako. (OB8/2003 lehiaketa).

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du Lizarrako Osasun Barrutiko zentroen mantentze-lan integralen zerbitzua kontratatzeko, 2003. urterako. (OB8/2003 lehiaketa).

-Kontratuaren xedea: Lizarrako Osasun Barrutiko zentroen mantentze-lan integralen zerbitzua kontratatzea, 2003. urterako. (OB8/2003 lehiaketa).

-Adjudikatzeko modua: lehiaketa, prozedura irekia, espediente arrunta.

-Aurrekontua: 281.293,00 euro (bostehun eta laurogeita bat mila berrehun eta laurogeita hamahiru), BEZa barne, eta honela xehekaturik:

245.233 euro: Lizarrako García Orcoyen ospitalea eta Emakumeari Laguntzeko Lizarrako, Lodosako eta San Adriango zentroak.

36.060 euro: Oinarrizko Osasun Laguntzako zentroak.

-Behin-behineko bermea: ez da beharrezkoa.

-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren eta baldintza teknikoen pleguan ageri dena.

-Proposamenak aurkezteko epea: 2002ko irailaren 6a arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña).

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko eguna: 2002ko urriaren 18a, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bulegoetan (Irunlarrea kalea, 39; Iruña, 31008), 12:00etan.

Administrazio klausula partikularren plegua eta baldintza teknikoak lizitatzaileen eskura daude Interneteko helbide honetan: http://www.cfnavarra.es/sns-o/concursos, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren bulegoetan (Irunlarrea kalea, 39, 948-428800 telefonoa, 428894 faxa).

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren lauan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0208369