95. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R G O I E N A

Dorraon borondatezko birzatiketa behin betikoz onetsirik

Udalak, 2002ko ekainaren 13an egin osoko bilkura arrunten, hitzez-hitz honela dioen erabakia hartu zuen:

Dorraon borondatezko birzatiketa behin betikoz onetsirik.

Udalbatzak, otsailaren 28ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Dorraoko 7. poligonoko 7. lurzatia borondatez birzatitzeko proiektua, María Teresa Razkin Lizarraga eta Yolanda Galar Lizarraga andreek sustatua.

Erabakia behar den bezala argitaratu ondotik, ez zen haren aurkako inpugnaziorik aurkeztu.

Udalbatzak boz batez erabaki du:

1.-Behin betikoz onestea Dorraoko 7. poligonoko 7. lurzatia borondatez birzatitzeko proiektua, María Teresa Razkin Lizarraga eta Yolanda Galar Lizarraga andreek sustatua.

2.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Ergoienean, bi mila eta biko uztailaren bian. Alkate udalburua, Olatz Berastegi Loiola.

Iragarkiaren kodea: a0208142