95. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E I T Z A

Idazkari lanpostua betetzeko oposizio-lehiaketaren oinarrien aldaketa

2002ko maiatzaren 31an egindako Batzarrean, Leitzako Udalbatzak idazkari lanpostua betetzeko oposizio- lehiaketaren oinarrietan, 2002ko martxoaren 18ko 34. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuak, honako aldaketa hau egitea onartu zuen:

II eranskineko 2. puntuaren 3. parrafoa aldatzea, parrafo berria honakoa izanik: "Estatu Espainarreko edozein Administrazio Publikotan zuzenbideko titulazioa eskatu zaion lanpostu batean egindako zerbitzu urte bakoitzeko puntu bat".

Aipatu Batzarrean aldaketa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabaki zuen eta izena emateko edo izena eman dutenei dokumentazioa osatzeko, aldaketa hau argitaratzen denetik, hilabete bateko epea ematea.

Leitzan, bi mila eta biko maiatzaren hogeian. Alkatea, Tomás Azpíroz Alkotz.

Iragarkiaren kodea: a0207396