95. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S

Izendapen proposamena

Administrari laguntzaile izateko lanpostu bat betetzeko deialdiko epaimahaiak, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, Helena Armendáriz Semberoiz andrea izendatzeko proposamena egin du, bera izan baita puntu gehien lortu dituen izangaia.

Proposatutako izangaiak deialdiaren 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko ditu, 30 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Deialdia 2000ko 137. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 13an.

Eguesen, bi mila eta biko uztailaren hiruan. Epaimahaiko buruordea, Sabino María Felipe Iriarte.

Iragarkiaren kodea: A0207714