95. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A F R A N C A

Higiezinaren aurri egoerari buruzko espedientea abian

Alkatetzak 2002ko ekainaren 24an eman ebazpenaren bitartez, honako hau erabaki da:

1. Villafrancako (Nafarroa) Muchos kaleko 40ko higiezinaren aurri egoerari buruzko aldebiko espedientea abiaraztea, udal teknikarien txostenak eta jabeek adierazitakoa kontuan hartuz. Hirilurreko higiezin horrek beheko solairua, beste bi solairu eta ixtegi estali gabea ditu, eta haren jabetza hutsa Luis Angel Pascual Alvarez jaunak eta Gema Romero Romero andreak bereganatu zuten Julián, José Antonio eta Carlos León Segura jaunengandik. Hona hemen higiezinaren mugak: aurrealdetik edo sarreratik, Muchos kalea; ezkerretik, Antonio Azcona jauna, lehen Teodora Azcona andrea; eta atzetik, Luis Angel Pascual jauna, lehen Resanoren oinordekoak. Nafarroako Gobernuaren Ogasun Departamentuko lurzatietako zedularen arabera, 4. poligonoko 79. lurzatiari dagokio, 64 metro karratuko azalera du eta Tutera eta bere barrutiko Jabetza Erregistroan dago, 1869. liburukiko 27. orrialdean, 5.065. lursaila, 1. inskripzioa.

2. Higiezinaren gaineko eskubide errealen titular izan daitezkeenei entzutea ematea eta zehazki Asunción Leciñena Urzain gozamendunari, zeinaren helbidea eta gainerako inguruabarrak ez baitira ezagutzen, eta izan daitezkeen oinordekoei, adieraziz aurri egoerari buruzko espedientea abiarazi dutela Luis Angel Pascual Alvarez eta Gema Romero Romero jabe hutsek, teknikarien txostenekin batera. Horiek hamabost eguneko epea izanen dute beren eskubideen alde egoki juzgatzen dituzten agiriak eta frogagiriak aurkezteko, betiere idatziz, Hirigintzako Diziplinari buruzko Erregelamenduaren 20. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraituz.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta Villafrancako Udaleko iragarki oholean paratzea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan ezarritako ondorioak izan ditzan.

Villafrancan, bi mila eta biko ekainaren hogeita seian. Alkatea, Julián León Merino.

Iragarkiaren kodea: A0207339