95. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

800/2002 FORU AGINDUA, uztailaren 18koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Tafalla-Miranda de Arga NA-6140 errepidea konpondu eta indartzea (0+000 k.p.tik 13+200 k.p.ra eta 16+000 k.p.tik 17+400 k.p.ra)" izeneko proiektuaren prestakuntza kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako dei egin du "Tafalla-Miranda de Arga NA-6140 errepidea konpondu eta indartzea (0+000 k.p.tik 13+200 k.p.ra eta 16+000 k.p.tik 17+400 k.p.ra)" izeneko proiektuaren prestakuntza kontratatzeko.

-Kontratuaren xedea: aipatu lanak egitea.

-Esleitzeko modua: lehiaketa.

-Lizitazio prezioa: 1.193.205,23 euro.

-Egiteko epea: 6 hilabete.

-Kontratuaren sailkapena: G taldea, 4. azpitaldea, e kategoria.

-Proposamenak aurkezteko tokia eta egun-orduak: 2002ko irailaren 10a arte, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan (San Ignazio etorbidea, 3, beheko oina, Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan aipatzen direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

Proiektua eta Administrazio Klausula Partikularren Plegua aztertzeko, Zainketa Atalera (San Ignazio etorb. 3, behea, Iruña) dei daiteke, 948-423624 edo http://www.cfnavarra.es/obraspublicas orrian begiratu.

Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: 2002ko irailaren 20an, 12:00etan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hemezortzian.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

PROPOSAMEN EREDUA

Hau sinatzen duena, ......... J/A, adinez nagusia, .......(e)ko ......... kaleko ..... zk.an bizi dena, bere izenean (edo ....... ordezkatuz), Tafalla-Miranda de Arga NA-6140 errepidea konpondu eta indartzea (0+000 k.p.tik 13+200 k.p.ra eta 16+000 k.p.tik 17+400 k.p.ra)" izeneko proiektuaren prestakuntza egiteko lanak lehiaketa bidez esleitzeko ...........(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (.... zk.) argitaratu iragarkiaren eta lizitazio hori arautzen duten agindu teknikoen eta klausula administratibo partikularren pleguen jakinaren gainean dago, eta hitz ematen du lan horiek burutu eginen dituela aipatu agiriei hertsiki jarraituz eta.......... (letra eta zenbakitan) .......... euroren truke.

(Eguna eta izenpea)

Iragarkiaren kodea: A0208452