95. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U Ñ U E L

2001eko ekitaldiko kontuak itxita

Buñuelgo Udaleko Kontuen Batzorde Bereziak, 2002ko maiatzaren 21eko bilkuran, 2001eko ekitaldiko kontuak ixtearen gaineko txostena eman zuen. Kontuek bere baitan biltzen dituzte Udalarenak eta San Gregorio Zaharretxearenak nahiz Udal Musika Eskolarenak, erakunde autonomoak baitira biak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 305. artikuluan ezarritakoa betez, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunetan, interesatuek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Buñuelen, bi mila eta biko maiatzaren hogeita bian. Alkate udalburua, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: A0207336