95. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M I L A G R O

Obren lehiaketa

Universidad de Navarra, Miralrío eta Bermejo kaleetako sareak eta zoladura berritzea.

Prozedura: irekia.

Modalitatea: lehiaketa.

Obra gauzatzeko aurrekontua: 419.120,65 euro.

Gastu orokorrak: ehuneko 10.

Industri mozkina: ehuneko 6.

Gastu orokorrak + industri mozkina: 67.059,30 euro.

BEZa: % 16, hau da, 77.788,79 euro.

Guztira: 563.968,74 euro (93.836.503 pezeta).

Obrak egiteko epea: 8 hilabete.

Kontratisten sailkapena:

G taldea, 4. azpitaldea, c) kategoria.

G taldea, 5. azpitaldea, b) kategoria.

E taldea, 1. azpitaldea, c) kategoria.

Proposamenak: Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturaleko eguerdiko ordu biak arte.

Proposamenak irekitzea: eskaintzak aurkezteko azken egunetik kontatzen hasita, bosgarren egun balioduneko eguerdiko hamabietan.

Proiektu teknikoa eta klausula administratiboen plegua lizitatzaileen eskura daude Iruñeko "Copyprint" dendan (Paulino Caballero, 38, 948 243011 tel.).

Milagron, bi mila eta biko ekainaren hogeita lauan. Alkate udalburua, Jesús María Barrado Pardo.

Iragarkiaren kodea: A0207266