95. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G E R E N D I A I N

Oihan enkantea

Gerendiaingo Kontzejuak, behar bezala baimenduta, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hau adjudikatzeko:

Lote bakarra: Pagoandieta alderdian, 531 pago, 794,1 metro zur eta 192,62 metro egur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 58.226,01 euro.

Baldintzen plegua interesatuen eskura dago Gerendiaingo Kontzejuko idazkaritzan, eta hantxe aurkeztu beharko dituzte eskaintzak.

Proposamenak aurkezteko epea bukatuko da iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeigarren egunean, eguerdiko ordu batean.

Adjudikazioa data horretatik hasita bost eguneko epean eginen da, prentsan iragarriko den egunean eta tokian.

Gerendiainen, bi mila eta biko ekainaren hogeita bostean. Alkatea, Francisco García Gaitán.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ................, adinez nagusia, N.A.N.: ............., helbidea: .................. (herria, karrika eta probintzia), telefono zenbakia: ........

Gerendiaingo Kontzejuak sustatu duen oihan enkatearen berri izanik, hain zuzen ere pagoen lote bat adjudikatzeko, 794,1 metro kubiko zur eta 192,62 metro kubiko egur egiten dituena. Ezaguturik, orobat, enkantea arautzen duen baldintzen plegua eta hura oso osorik onartuz, zenbateko hau eskaintzen dut: .......... (letraz eta zenbakiz) ........... euro.

(Tokia, eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0207265