95. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 7a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A Z T E L U B E R R I

Onddo, ziza eta gainerako produktu naturalen barrutia

Gazteluberriko Udalak, 2002ko uztailaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen onddo, ziza eta gainerako produktu naturalen barrutia eratzea. Barruti hori osatuko dute herrilurrek eta finka partikularrek, jabeek hala nahi badute.

Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legea garatzeko Mendien Erregelamendua onetsi zuen otsailaren 17ko 59/1992 Foru Dekretuaren 88.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, hilabeteko jendaurreko aldia irekiko da, alegazioak aurkez daitezen, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta entitateko iragarki oholean argitaratzen denetik hasita.

Espedientea jendearen eskura dago Udaleko idazkaritzan.

Gazteluberrin, bi mila eta biko uztailaren hogeita bian. Alkatea, José Hernández Aristu.

Iragarkiaren kodea: A0208409