95. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

337/2002 FORU AGINDUA, ekainaren 21ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako Agiritegi Orokorreko notario-protokoloak karpetatu eta deskribatzeko planaren bigarren fasea kontratatzeko gastua eta administrazio klausula partikularren eta agindu teknikoen pleguak onesten dituena.

Nafarroako Agiritegi Orokorreko notario-protokoloak karpetatu eta deskribatzeko plana kontratatzeko lehiaketa murriztua.

-Prozedura: murriztua.

-Esleipen modua: lehiaketa.

-Kontratuaren xedea: Agiritegi Orokorreko notario-protokoloak karpetatu eta deskribatzeko lana.

-Kontratazio aldia: 2002ko abenduaren 31 arte.

-Gehieneko aurrekontua: 66.000.000 euro (BEZa barne).

-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren pleguan azaltzen dena. Agiriek jatorrizkoak edo notario edo administrazio bidez kautotutako kopiak beharko dute izan.

-Aurkezteko tokia eta mugaeguna: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hamalaugarren eguna arte, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistro Orokorrean, edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legeko 38.4 artikuluan baimentzen den edozein tokitan.

-Pleguak: pleguak lizitatzaileen eskura daude Agiritegi eta Dokumentu Ondarearen Atalean (Karlos III.a etorbidea, 2).

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita batean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: a0207865