95. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIA. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko apirilaren 8an emandako bertaratzeko probidentzia errekurtsogileari jakinarazteko. Probidentzia hori 01-3241 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman da; errekurtsoa, berriz, José Javier Ciriza Torremocha jaunak jarri zuen, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko ekainaren 27an emandako zehapen-ebazpenaren aurka (692551/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

Probidentzia.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren zortzian.

Jaso da Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak 2002ko apirilaren 3an egindako idazkia, zeinaren bitartez jakinarazten baita Iruñeko Udalak 38/02 zenbakiko administrazioarekiko errekurtsoa (prozedura laburtua) jarri duela Nafarroako Administrazio Auzitegiak 2002ko otsailaren 25ean emandako ebazpenaren aurka. Horren bidez, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko ekainaren 27an emandako zehapen-ebazpenaren aurka (692551/00 zenbakiko udal espedientea) José Javier Ciriza Torremocha jaunak jarritako 01-3241 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zen; zehapen-ebazpen hori, berriz, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik eman zen. Bestalde, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritako deiak egin ondoren, administrazio espedientea igortzea eskatzen da.

Horrenbestez, eta aipatu 49. artikulu horretan eta Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 1992ko maiatzaren 7ko Ebazpenean (arauak ematen ditu administrazioarekiko liskar auzietan espedienteak auzitegiari bidaltzeko), agintzen dena betetzeko,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.-Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira bidaltzea Iruñeko Udalak jarritako 38-02 zenbakiko Administrazioarekiko errekurtsoaren espedientea (prozedura laburtua), Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2002ko otsailaren 25eko Ebazpenaren kontrakoa, zeinak ebatzi zuen 01-3241 gora jotzeko errekurtsoa, José Javier Ciriza Torremocha jaunak jarria Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko ekainaren 27an emandako zehapen-ebazpenaren aurka (692551/00 zenbakiko udal espedientea; gaia: debeku den geldialdia edo estazionamendua egitea).

Bigarrena.-Probidentzia hau jakinaraztea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiari, Lehendakaritza Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari eta administrazio espedientean interesaturik ageri diren beste guztiei, eta jakinaraztetik bederatzi eguneko epea ematea autoetan azaldu eta agertzeko.

Hala agindu eta sinatu du Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruak, eta nik ziurtatu."

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hemezortzian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiaren burua, Roberto Rubio Torrano.

Iragarkiaren kodea: A0208136