95. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Ezinezkoa izan da Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak ezartzen duen jakinarazpena egitea, alegia, Jesús Mª Alvarez Yaniz jaunari ehizari buruzko arautegia hausteagatik irekitako 63/02 zehapen espedientearen Foru Aginduari buruzkoa. Beraz, agiri honen bidez aipatu Legearen 59.4 artikuluan xedaturikoa betetzen da.

415/2002 FORU AGINDUA, martxoaren 15ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Jesús Mª Alvarez Yaniz jaunari zehapen espedientea irekitzen diona.

Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hautsi zelakoan, Foruzaingoak 2002ko urtarrilaren 25ean salaketa jarri zuen.

Hori ikusita, eta Basa Fauna Babestu eta Kudeatzeari buruzko Foru Legearen 98. artikuluari jarraituz,

AGINDU DUT:

1. Jesús Mª Alvarez Yaniz jaunari zehapen espedientea irekitzea, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea ustez hautsi duelako.

2. Félix Armendáriz Martínez jauna, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumeneko Araubide Juridikoaren Ataleko burua, espedientearen instruktore izendatzea.

3. Foru Agindu hau salatuari, salatzaileari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hamabostean.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

KARGUEN PLEGUA

63/02 espedientea

1.-Salatua: Jesús Mª Alvarez Yaniz.

Helbidea: Madrid, 14-5.a; Gasteiz (Araba).

2.-Arau-haustearen eguna eta tokia: 2002ko urtarrilaren 25ean, "Izarrula" alderdian, Desojo.

3.-Salatutako egintza: ehizan aritzea, apeuko birigarro bat, hiru zozo beltz (ez da ehizarako espezia) eta zozo arrunt bat zeramatzala.

4.-Hautsitako arauak: ustezko arau-hausteak Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legean daude sailkatuta, hala nola:

-Arau-hauste arina, 111.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, ehizagai ez diren espezie ez-babestuak baimenik gabe harrapatu eta hiltzeagatik.

-Arau-hauste larria, 117.19 artikuluan ezarritakoaren arabera, ehizan apeu artifizialak erabiltzeagatik.

5.-Zehapen proposamena: 901,52 euroko zehapena proposatu da (601,01 euro arau-hauste arinarengatik eta 300,51 euro arau-hauste larriarengatik), Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 114.a) eta 122.b) artikuluei jarraikiz.

Halaber, arrantzarako lizentzia kentzea proposatu da, edo 2 urtetan hura eskuratzeko gaitasunaz gabetzea, martxoaren 5eko 2/93 Foru Legearen 122 b) artikuluari jarraituz.

6.-Kalte-ordaina:

7.-Organo eskuduna: Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 98.1 artikuluari jarraikiz.

Harrapaturiko pieza eta tresnen destinoa: hartutako tresnak Iruñeko Guardia Zibilaren Armen Bahikuntza Atalean daude. Arau-hausleak berreskuratu ahalko ditu, isuna eta erreskateko 3.000 pezeta ordaindu eta gero, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 103.3.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Apeua suntsitu eginen da, legez kontrakoa baita hori edukitzea, martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legeko 103.4 artikuluaren arabera.

Tresna horiek jaso nahi izanez gero, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura jo beharko du (Alondegi kalea, 1-2.a Iruña, Tel.: 948 427609).

Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluari jarraituz, hamabost egun balioduneko epea ematen zaio bere eskubideen alde jotzeko bidezko diren alegazioak egin ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hamabostean.-Instruktorea, Félix Armendáriz Martínez.

Iragarkiaren kodea: A0206889