95. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

706/2002 EBAZPENA, ekainaren 7koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, abenduaren 27ko 1555/2001 Ebazpeneko akatsak zuzentzeko dituena. 2002ko otsailaren 8ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (17. zk.).

Akatsak ikusi dira Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak abenduaren 27an emandako 1555/2001 Ebazpenean. 2002ko otsailaren 8ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (17. zk.).

Hori horrela, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluan oinarriturik eman zaizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.-Akatsak zuzentzea Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak abenduaren 27an emandako 1555/2001 Ebazpenean. 2002ko otsailaren 8ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (17. zk.). Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakasten diren ikasgai ofizialetan irabaziriko aparteko sariak emateko arautegiaren 7. artikuluko 2. atalean eginen dira zuzenketa horiek. Hona hemen:

Honako hau dioen tokian: "Ikasketen bukaerako aparteko sarietan batez bestekoa kalkulatzeko prozedura formula hau aplikatuz eginen da:

Beste hau jarri behar da: "Ikasketen bukaerako aparteko sarietan batez bestekoa kalkulatzeko prozedura formula hau aplikatuz eginen da:

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren zazpian.-Errektorea, Antonio Pérez Prados.

Iragarkiaren kodea: A0207246