95. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1568/2002 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, Villafrancako "La Dehesa" alderdian gizentzeko txerrien ustiategia handitzeko proiektuari buruz Ingurumenaren gaineko Eraginaren Deklarazioa egiten duena. Javier Elcuaz Barbería da sustatzailea.

Villafrancako udalerriko La Dehesa alderdian nabe bat eraikitzea proiektatu da; Villafrancako 2. poligonoko 795. lurzatian, 11.773,78 m2-ko azalera. Horren barnean daude sustatzailearen txerri ustiategiaren oraingo instalazioak, eta haiei zerbitzua emanen zaie, gizentzeko txerrien ustiategia egin dadin (1.560 plaza). Handitzearen azalera eraikia, guztira, 1.286,92 m2-koa da. Ustiategiak, handitu ondoren, gizentzeko txerrien 3.000 plaza izanen ditu.

Abeltzaintzako Hondakinak Kudeatzeko Plan bat du proiektuak, eta proposaturiko finken gaineko ekarpen ahalmena baino txikiagoa den minda kopurua sortuko da.

Proiektuak ez du zuzenean ukitzen inolako habitatik edo Batasunaren intereseko lekurik; neurri zuzentzaileak aplika daitezke aurreikusi diren eragin guztietan.

Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko maiatzaren 8ko 6/2001 Legearen I. eranskineko 1. taldeko e) atalean sartuta dago jarduera; beraz, haren arabera tramitatu behar da.

Ingurumen zuzendari nagusiak apirilaren 10ean emandako 0915/2002 Ebazpenaren bidez proiektua jendaurrean jarri zen, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioaren prozedurari hasiera emateko. Tramite horretan ez da alegaziorik jaso.

Horrenbestez, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioko eginkizunak esleitzeari buruzko abenduaren 4ko 580/1995 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Villafrancako "La Dehesa" alderdian gizentzeko txerrien ustiategia handitzeko proiektuari buruz Ingurumenaren gaineko Eraginaren Deklarazioa egitea. Javier Elcuaz Barbería da sustatzailea. Proposaturiko soluzioa bideragarria da ingurumenaren aldetik, eta baldintza hauek bete behar ditu:

Keak, gasak, lurrunak eta hautsak: Atmosfera Babesteari buruzko Legean eta horrekin bat datorren araudian ezarritakoari jarraituko zaio.

Isurketak eta hondakin solidoak: Udal ordenantzetan eta indarra duen araudian ezarritakoari jarraituko zaio; nekazaritza ingeniariaren proiektuan (2001-10-9an ikus-onetsia, 2451 zk.) eta haren eranskinean (2002-2-12an ikus-onetsia, 295 zk.) proposaturiko baldintzak bete beharko dira.

Nekazaritzako ureztaketa egiten denean errespetatu eginen dira, beti, uztailaren 24ko 188/1986 Foru Dekretuak eta martxoaren 3ko 324/2000 Errege Dekretuak horren inguruan ezarritako mugak. Lehenengoaren bidez, abeltzaintzako ustiategiak baimentzeko baldintza teknikoak, higiene eta osasun arlokoak eta ingurumenekoak ezarri ziren, eta bigarrenak oinarrizko arauak eman zituen txerri aziendako ustiategiak antolatzeko.

Nekazaritzako Ureztaketa Planaren erregistro eta kontroleko liburu bat izanen da eta datu hauek idatzi beharko dira bertan: aplikazioaren data, lurzatia, lurzatiko laborea, haren azalera ureztatua eta azalera horren gaineko aplikazio dosia. Erregistro eta kontroleko liburua etengabe eguneratuko da eta instalazioetan edukiko, jardueraren egiaztatze eta ikuskatze lanak egiten dituzten langileen eskura.

Hiltzen diren animaliak arrisku handiko materiak eraldatzeko planta batera eramanen dira (behar bezala baimendua), edo erraustuz nahiz lurperatuz desagertaraziko, bidezkoa bada, 2224/1993 Errege Dekretuko 3.2 artikuluan aurreikusitako kasuetan, baldin eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak baimentzen badu. Lurperatzeko baimena ematen bada, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko albaitari ofizialek zainduta egin beharko da.

Horrek ez du galarazten baimenduta dauden saien bazkatokiak erabili ahal izatea.

Hotsak eta dardarak: ekainaren 8ko 135/1989 Foru Dekretuko 15, 16 eta 18. artikuluek ezartzen dituzten funtzionamendu baldintzak eta hots eta dardaren baldintzak bete beharko dira beti.

Suteen kontrako babesa: nekazaritzako ingeniariaren proiektuko baldintzak (2001-10-9an ikus-onetsia, 2451 zk.).

Obrak hasi baino lehen, granjak arkeologi ondarea ukitzen duen jakiteko Vianako Printzea Erakundeak egindako txostena edo erantzuna aurkeztu beharko da Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan.

Ahal den guztietan, "Badina Escudera" aldetik hurbil dauden finkak minden ekarpenetik kanpo uzten ahalegindu beharko da.

Ikuspeneko eragina txikiagoa izateko eta ustiategia paisaian txertatzen laguntzeko, instalazioaren perimetroan heskaia edo zuhaitz eremua egin beharko da, animalien erasotik babestuta. Bertako espezieak eta ustiategiaren inguruan ohikoak direnak erabiliko dira: zuhaitzetan karraska, Alepo pinua, basolibondoa, olibondoa eta almendrondoa, eta zuhaixketan, berriz, hego-ipurua, miter feniziarra, erromeroa eta ezkaia.

2. Ingurumenaren gaineko Eraginaren Deklarazioa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua betetzeko Erregelamenduaren 22. artikuluari jarraikiz.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Villafrancako Udalari eta sustatzaileari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita bostean.-Ingurumen zuzendari nagusia, José Ignacio Elorrieta Pérez de Diego.

ERANSKINA

Proiektuaren deskribapen orokorra, ukipen garrantzitsuenak eta neurri zuzentzaileak

Handitzea Villafrancako 2. poligonoko 795. lurzatian eginen da, herritik 3.200 m-tara. Aipatu behar da txerri aziendaren ustiategi hurbilenetik 600 m baino gutxiagora dagoela eta Badina Escuderatik (8. Lekune Naturala) eta ES 2200039 Batasunaren Intereseko Lekutik 2000 m-tara baino hurbilago.

Handitze horretan nabe angeluzuzen bat eginen da, bitan zatitua; kanpoko neurria 90,12 m. x 14,28 m., eta teilatu-hegalean 3,10 m-ko altuera. Nabearen azalera: 1286,92 m2 Teilatuak bi aldeko isurialdea izanen du, 30º-koa. Erdiko bi pasabide izanen dira barnean, 3 x 3 m-ko moduluekin, gizentze sailerako. Eremu guztietako zoruak iragazgaitzak izanen dira eta hormigoizkoak. Desinfekziorako areka bat ere eginen da.

Halaber, minda putzu tronkopiramidala eginen da, 3 m-ko altuerakoa, 16 x 16 m. hondoan eta 22 x 22 m. goialdeko oinarrian; 860, 83 m3 minda biltzeko edukiera. Hesituta egonen da istripurik gerta ez dadin, eta minden gainean dagoen arlita geruza batekin estaliko da: hustuketa egiten denean, hondakin solidoak likidoen gainean eramanen dira.

Lurra berdintzeko beharrezkoa den lur mugimendua eginen da eta zapatak eraikiko. Zabortegira eramanen da sobran gelditzen den lurra.

Produkzio prozesua dena barne-dena kanpo motakoa izanen da, eta saneamendu-hutsaldia eta desinfekzio sakona ziklo bakoitzaren bukaeran eginen dira. Lau hileko ziklo bakoitzean 2 hilabeteko eta 16-18 kg-ko 3000 txerrikume bilduko dira, 95-100 Kg-ko pisua lortu arte gizentzeko.

Minden putzu berriak, oraingoarekin bat, hiru hilabeteko ustiapenean sortzen diren mindak biltzeko behar besteko edukiera du.

Mindak ongarri gisa erabiliko dira nekazaritzako ureztaketa finketan. Nekazaritzako finketako minda ekarpenak 12,398,88 m3-ko ahalmena du; ustiapenean sortutako minda kopurua, berriz, 6.450 m3-koa.

Iragarkiaren kodea: A0207303