95. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1411/2002 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, Artaxoan aurrerako eperren hegaltoki bat egiteko proiektua, La Patirroja S.A. enpresak sustatua, jendaurrean jartzen duena, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioko prozedurari ekiteko.

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak jakinarazi duenez, jarduera (108.000 hegaztirentzakoa) I. eranskineko 1. taldeko e) idatz-zatiari dagokio eta beraz Ingurumenaren gaineko Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera izapidatu behar da (Dekretu hori maiatzaren 8ko 6/2001 Legearen bidez aldatu zen).

Horrenbestez, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko eginkizunak esleitzen dituen abenduaren 4ko 580/1995 Foru Dekretuko 3.1.b) artikuluarekin bat, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak uztailaren 29ko 1028/1999 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzen arabera,

EBATZI DUT:

1. Artaxoan aurrerako eperren hegaltoki bat egiteko proiektua, La Patirroja S.A. enpresak sustatua, jendaurrean jartzea, hogeita hamar egun baliodunetan, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioko prozedurari ekiteko.

Horretarako, espedientea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Iruñeko Alondegiaren kaleko 1eko lehen oinean) eta Artaxoako Herriko Etxean egonen da eskuragarri, bulegoko ordu baliodunetan, epe horretan bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean zabaltzen diren egunkarietan argitaratzea.

3. Ebazpen hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Artaxoako Udalari eta sustatzaileari jakinaraztea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamabian.-Ingurumen zuzendari nagusia, José Ignacio Elorrieta Pérez de Diego.

Iragarkiaren kodea: a0207013