95. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

334/2002, FORU AGINDUA, ekainaren 20koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Burlata eta Atarrabiako (helbidea Burlatan) "Hilarión Eslava" Udal Musika Eskolaren baimena aldatzen duena, ikasketa gehiago eskaini behar direlako.

Ikusirik José Luis Góngora Setuain jaunak egin duen eskaera, Burlata eta Atarrabiako "Hilarión Eslava" Udal Musika Eskolako Patronatuaren buru den aldetik, musika tresnen beste espezialitate batzuk baimen daitezen.

Ikusirik Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak emandako adostasun txostena.

Nafarroako Foru Komunitateko Musika eta Dantza Eskolen eraketa eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko arauak ezarri zituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluak ezarritakoari jarraikiz (1993ko urtarrilaren 22ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa); eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

AGINDU DUT:

1. Baimena ematen zaio Burlata eta Atarrabiako (helbidea Burlatan) "Hilarión Eslava" Udal Musika Eskolari (ikastetxearen kodea: 31007094), musika tresnen espezialitate hauetako ikasketak emateko: "Baxu elektrikoa", "Bateria", "Bonbardinoa", "Gitarra elektrikoa", "Panderoa" eta "Trikitia". Honen ondorioak 2002/2003 ikasturtean hasiko dira.

2. Eskolak une horretatik aurrera baimenduta izanen dituen ikasketak "oinarrizko eskaintzakoak" dira (421/1992 Foru Dekretuko 9.1 art.), musika tresnen espezialitate hauekin: Akordeoia, Baxu Elektrikoa, Bateria, Bonbardinoa, Kantua, Klarinetea, Zeharkako Flauta, Gitarra, Gitarra Elektrikoa, Oboea, Panderoa, Perkusioa, Pianoa, Saxofoia, Trikitia, Tronboia, Tronpeta, Txistua, Biolina eta Biolontxeloa.

3.Departamentu honen baimena beharko da Eskolaren osaketa aldatzeko, baldin eta 421/1992 Foru Dekretuko 29. artikuluak aipatua ukitzen badu aldaketak.

4. Foru Dekretu horretako 31. artikuluan aipatutako kasuetan, Eskolaren baimena baliorik gabe uzten ahalko da.

5. Ohartarazten da ezen, 421/1992 Foru Dekretuko 20. artikuluarekin bat, Eskolaren titularra den entitateak ordainduko dituela Foru Agindu honen bidez baimendutako ikasketen gastuak.

6. Administrazio ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta, haren aurka, interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

7. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

8. Foru Agindu hau igortzea Eskolako Patronatuko buruari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren eta Teknologia Berrien Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalera, Informazioa Kudeatzeko Unitate Teknikora, Ikastetxe Publikoak Finantzatzeko Bulegora eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegora.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita batean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0207243