95. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

333/2002 FORU AGINDUA, ekainaren 20koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana. Ebazten du Haur Hezkuntzako bigarren zikloko hezkuntza itun berezi partzialak eta Batxilergoko hezkuntza itun bereziak izenpetzea eranskinetan ageri diren gizarte ekimeneko ikastetxeekin.

Martxoaren 14ko 67/2002 Foru Aginduaren bidez (apirilaren 5eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 42. zk.), arauak eman ziren hezkuntzako itun berezien araubidea Haur Hezkuntzako bigarren zikloan eta Batxilergoan aplikatzeko 2002/2002 ikasturtetik aurrera, Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoan aurreikusitako hezkuntza itunen araubideari jarraikiz, eta Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamendua onesten duen abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuarekin bat.

Ikusirik hezkuntza itunak izenpetzeko eskabideak, eranskinetan ageri diren gizarte ekimeneko ikastetxeek eginak, martxoaren 14ko 67/2002 Foru Aginduan aurreikusitako izapideak beterik, eta Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 3. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2 c) eta d) artikuluaren bidez eman zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Foru Agindu honen I. eranskinean ageri diren ikastetxe pribatuekin Haur Hezkuntzako bigarren zikloko hezkuntza itun berezi partzialak berritu eta/edo izenpetzea; halaber, Batxilergoko hezkuntza itun bereziak Foru Agindu honen II. eranskinean ageri diren ikastetxe pribatuekin.

2. Eskatutako unitate kopuruaren eta itunean onesten den unitate kopuruaren arteko aldearen zergatiak eranskinean azaltzen dira.

3. Ez da berritu Valtierrako "Nuestra Señora de Nieva" ikastetxearekin sinatuta dagoen Haur Hezkuntzako 2. ziklorako hezkuntza ituna (hiru unitate), ikastetxean ikasle gutxi daudelako.

4. Foru Agindu honen bidez izenpetuko diren hezkuntza itunek indarra izanen dute 2002/2003 ikasturtearen hasieratik 2005/06 ikasturtea amaitu arte.

5. Foru Agindu honen bidez ezartzen diren hezkuntza itunak eranskinean zehazten den unitate kopururako dira; hala ere, aldaketak egin ahalko dira, hezkuntza itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 46. artikuluan aurrikusitakoari jarraikiz.

6. Haur Hezkuntzako bigarren zikloko itun bereziak partzialak izanen dira, eta Batxilergokoak hasiera batez osoak, nahiz eta indarra duten denboran, Nafarroako Aurrekontuei buruzko Foru Legean finantziazio moduluari buruz egiten diren aurreikuspenen arabera, osoak edo partzialak izanen diren.

7. Hezkuntza Itunen Bulegoak interesatuei jakinaraziko die Foru Agindu honen edukia, bai eta hezkuntza ituna sinatzeko eguna, tokia eta ordua. Jakinarazpena egiten denetik ituna sinatu bitarte berrogeita zortzi ordu iragan beharko dira, gutxienez.

8. Hezkuntza ituna gauzatzeko administrazio agiria honakoek sinatuko dute: alde batetik Hezkuntza zuzendari nagusiak, eta bestetik ikastetxe pribatuaren titularrak edo behar bezala kreditatutako legezko ordezkaritza duen pertsonak.

Haur Hezkuntzako bigarren zikloko hezkuntza itun berezi partziala eta Batxilergoko itun berezi osoa gauzatzeko administrazio agiria martxoaren 14ko 67/2002 Foru Aginduaren I. eta II. eranskinetan ageri dena da.

9. Ikastetxe pribatuaren titularrak, bidezko arrazoirik gabe, jakinarazitako egunean sinatzen ez badu gauzatzeko agiria, eskubidea galduko duela ulertuko da.

10. Foru Agindu honen kontra interesatuek helegite arrunta aurkeztu ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitara eman eta hilabeteko epean. Gora jotzeko errekurtsoa ebazteko Gobernuak hartzen duen erabakiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da.

11. Foru Agindu hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman daitezela agintzea.

12. Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

13. Foru Agindu hau eta eranskinak igortzea Hezkuntza zuzendari nagusiari, Giza Baliabideen Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Ikasketen Antolamendu eta Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzura, Euskara Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalera eta Hezkuntza Itunen Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Laguna Peña.

I. ERANSKINA

Haur Hezkuntzako 2. zikloko itunak berritzea

ALTSASU Iñigo Aritza Ikastola 5 4 (1) (2)

ALTSASU Sagrado Corazón 3 2 (1)

ARBIZU Andra Mari Ikastola 1 1 -

AIEGI Mater Dei 3 3 -

BARAÑAIN Santa Luisa de Marillac 6 6 -

BERA Labiaga Ikastola 3 2 (1)

BERA Sagrado Corazón 2 2 -

BURLATA Amor de Dios 3 3 -

BURLATA Irabia 5 5 -

BURLATA Notre Dame 3 3 -

BURLATA Regina Pacis 3 3 -

ZIZUR TXIKIA Miravalles 12 12 -

ZIZUR TXIKIA San Fermin Ikastola 12 12 -

ELIZONDO Baztan 3 2 (1)

LIZARRA Lizarra Ikastola 6 6 -

LIZARRA Santa Ana 6 6 -

ETXARRI ARANATZ Andra Mari 3 3 -

LESAKA Tantirumairu Ikastola 2 2 -

LODOSA La Milagrosa 2 2 -

MENDABIA Nuestra Señora de los Dolores 6 6 -

MUTILOA Luis Amigó 6 6 -

IRUÑA Amaiur 6 6 -

IRUÑA Axular 3 3 -

IRUÑA Hegoalde 6 6 -

IRUÑA Calasanz 6 6 -

IRUÑA Cardenal Larraona 6 6 -

IRUÑA Esclavas Sagrado Corazón 4 4 (2)

IRUÑA Hijas de Jesús 6 6 -

IRUÑA Jaso Ikastola 6 6 -

IRUÑA Misioneras Sagrado Corazón 9 9 -

IRUÑA Nuestra Señora de la Compasión 6 6 -

IRUÑA Nuestra Señora del Huerto 7 7 (2)

IRUÑA Sagrado Corazón 6 6 -

IRUÑA San Agustín 6 6 -

IRUÑA San Cernin 12 12 -

IRUÑA San Ignacio 3 3 -

IRUÑA Santa Catalina Labour' 3 3 -

IRUÑA Santa María la Real 9 9 -

IRUÑA Santa Teresa de Jesús 6 6 -

IRUÑA Santísimo Sacramento 3 3 -

IRUÑA Santo Tomás 6 6 -

IRUÑA Ursulinas 11 11 (3)

IRUÑA Vedruna 6 6 -

RIBAFORADA San Francisco Javier 2 2 -

ZANGOZA Zangotzako Ikastola 3 2 (1)

TAFALLA Garcés de los Fayos 4 4 (4)

TAFALLA San José 6 6 -

TUTERA Anunciata 7 7 (2)

TUTERA Companía de María 9 9 -

ATARRABIA Angel de Aralar 5 5 -

ATARRABIA La Presentación 6 6 -

ATARRABIA Paz de Ciganda 9 9 -

Oharren zutabean parentesi artean ageri diren zenbakiek Ebazpenaren oinarria adierazten dute.

(1) Ituneko unitateen kopurua nahikoa da ikastetxean eskolatutako ikasleek beren ikasketak jarraitzeko; ez da ikusten unitate gehiago ituntzea justifikatzen duen eskolatze beharrik.

(2) Lehen kurtsorako itundu diren unitateetako bat aldi baterako da 2002/2003 ikasturtean.

(3) 1. eta 3. kurtsorako itundu diren unitateetako bi aldi baterako dira 2002/2003 ikasturtean.

(4) 2. kurtsorako itundu diren unitateetako bat aldi baterako da 2002/2003 ikasturtean.

II. ERANSKINA

Batxilergoko itunak berritzea

BURLATA Irabia 4 4 -

ZIZUR TXIKIA Miravalles 2 2 -

ZIZUR TXIKIA San Fermin 6 6 -

LIZARRA Nª Sra. del Puy 6 6 -

MUTILOABEITI Luis Amigó 2 2 -

IRUÑA Calasanz 6 6 (2)

IRUÑA Cardenal Larraona 5 5 (3)

IRUÑA I. T. C. Cuatrovientos 2 2 -

IRUÑA El Redín 2 2 -

IRUÑA Hijas de Jesús 4 4 -

IRUÑA Nuestra Señora del Huerto 4 4 (4)

IRUÑA Sagrado Corazón 6 6 -

IRUÑA Salesianos 4 4 -

IRUÑA San Cernin 8 8 -

IRUÑA San Ignacio 8 8 -

IRUÑA Santa María la Real 8 7 (1)

IRUÑA Santa Teresa 4 4 -

IRUÑA Santo Tomás 4 4 -

IRUÑA Ursulinas 6 6 -

IRUÑA Vedruna 4 4 -

TUTERA San Francisco Javier 8 8 -

Oharren zutabean parentesi artean ageri diren zenbakiek Ebazpenaren oinarria adierazten dute.

(1) Ituneko unitateen kopurua nahikoa da ikastetxean eskolatutako ikasleek beren ikasketak jarraitzeko; ez da ikusten unitate gehiago ituntzea justifikatzen duen eskolatze beharrik.

(2) Indarra duen ratiotik kentzen dira 1. kurtsoko talde bateko eta 2. kurtsoko bateko irakasgai komunen orduak.

(3) 2. kurtsoko unitate baten ituna aldi baterako da 2002/2003 ikasturtean.

(4) Indarra duen ratiotik kentzen dira 1. kurtsoko talde bateko irakasgai komunen orduak.

Iragarkiaren kodea: A0207242