95. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

297/2002 FORU AGINDUA, ekainaren 18koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, jantoki baimenduen zerrenda ezagutarazi eta 2002-2003 ikasturterako tarifak eta kuotak onesten dituena.

Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, zeinean proposatzen baitu 2002- 2003 ikasturterako jantoki baimenduen zerrenda eta ikasturte hartarako baimendutako tarifa eta ordainak argitaratzea, Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzak finkatzearren, bai eta hezkuntza zerbitzu horren aldera ikasle dirulaguntzadunek pagatu behar dituzten gehienezko kuotak ere.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren maiatzaren 11ko 186/1993 Foru Aginduan (1993-05-31ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) finkatzen dena betearazi nahirik, izan ere agindu horrek garatu egiten baitu Nafarroako ikastetxe publiko ez-unibertsitarioetako jantokien funtzionamendua arautzeko uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuan (1991-08-21eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) xedatutakoa.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36. artikuluak (1983-04-15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) esleitzen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. 2002-2003 ikasturterako jantoki baimenduak dira Foru Agindu honen I. Eranskineko zerrendan ageri diren ikastetxe publikoak: hain zuzen ere, Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloko, Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat baimendu dira.

2. Ikasturte horretarako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarengandik jaso beharreko dirulaguntzak kalkulatzeko, Foru Agindu honetako II. Eranskinean aipatzen diren modulu ekonomikoak hartuko dira aintzat. Eranskin horretan zehazten da ikasle dirulaguntzadunek pagatu behar duten kuota ere.

3. Foru Agindu honetan xedatutakoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Foru Agindu hau eta haren eranskinak bidaltzea ikastetxe interesatuetara, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Ikasketetarako Laguntzen Atalera eta Zerbitzu Osagarrien Bulegora, behar diren ondorioak sor ditzaten.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hemezortzian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

I. ERANSKINA

2002-2003 ikasturterako baimenduriko jantokiak Kudeaketa modalitatea eta mota

ESKUALDEKOAK, KUDEAKETA KONTRATATURIK DAUKATENAK

"CATERING-A"

ANTSOAIN "Ezkaba" H.L.H.I.P.

BERIAIN Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

JAUNTSARATS "Oihanzabal" H.L.H.I.P.

LOS ARCOS "Santa María" H.L.H.I.P.

IRUNBERRI "San Juan" H.L.H.I.P.

MUTILOABEITI "San Pedro" H.L.H.I.P.

NOAIN "San Miguel" H.L.H.I.P.

"Elortzibar" D.B.H.I.

ORKOIEN "San Miguel" H.L.H.I.P.

IRUÑA "Andrés Muñoz Garde" H.B.I.P.

GARES Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

ZANGOZA "Luis Gil" H.L.H.I.P.

TUTERA "Torre Monreal" H.B.I.P.

VIANA "Ricardo Campano" H.L.H.I.P.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua

ATARRABIA "Lorenzo Goicoa" H.L.H.I.P.

ZIZUR NAGUSIA "Camino de Santiago" eta "Erreniega" Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoak

IKASTETXEAN PRESTATURIKO BAZKARIA

AGOITZ "San Miguel" H.L.H.I.P.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua

BERRIOZAR "Mendialdea" H.L.H.I.P.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua

BETELU "Araxes" H.L.H.I.P.

CASCANTE "Vicenta María" H.L.H.I.P.

DONEZTEBE Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua

ELIZONDO "San Francisco Javier" H.L.H.I.P.

LIZARRA "Remontival" H.L.H.I.P.

ETXARRI-ARANATZ "San Donato" H.L.H.I.P.

GARRALDA "Ntra. Sra. de Orreaga" H.L.H.I.P.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua

GOIZUETA "Andrés Narbarte Xalto" H.L.H.I.P.

UHARTE "Virgen Blanca" H.L.H.I.P.

IRURTZUN "Atakondoa" H.L.H.I.P.

LARRAINTZAR "Obispo Irurita" H.L.H.I.P.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua

LEITZA Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

LEKUNBERRI Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

LESAKA "Irain" H.L.H.I.P.

LUZAIDE Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

OTSAGABIA Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

ERRIBERRI "Príncipe de Viana" H.L.H.I.P.

ERRONKARI Julian Gayarre Ikastetxe Publikoa eta D.B.H.I.

TAFALLA "Marqués de la Real Defensa" H.L.H.I.P.

ZUBIRI "Xabier Zubiri" H.L.H.I.P.

ZUDAIRI "Las Amescoas" H.L.H.I.P.

ARRUNTAK, KUDEAKETA KONTRATATURIK DAUKATENAK

"CATERING-A"

ALTSASU "Navarro Villoslada" H.L.H.I.P.

BARAÑAIN "Alaiz" H.L.H.I.P.

"Eulza" H.L.H.I.P.

"Los Sauces" H.L.H.I.P.

BURLATA "Hilarión Eslava" H.L.H.I.P.

"Ermitaberri" H.L.H.I.P.

IRUÑA "Arturo Campión" H.L.H.I.P.

"Ave María" H.L.H.I.P.

"Azpilagaña" H.L.H.I.P.

"Cardenal Ilundáin" H.L.H.I.P.

"Ermitagaña" H.L.H.I.P.

"García Galdeano" H.L.H.I.P.

"Iturrama" H.L.H.I.P.

"José María de Huarte" H.L.H.I.P.

"Mendillorri I eta II" H.L.H.I.P.

"Mendillorri III eta IV" H.L.H.I.P.

"Nicasio de Landa" H.L.H.I.P.

"San Francisco" H.L.H.I.P.

"San Jorge" H.L.H.I.P.

"Sanduzelai" H.L.H.I.P.

"San Juan de la Cadena" H.L.H.I.P.

"Víctor Pradera" H.L.H.I.P.

SAN ADRIAN "Alfonso X El Sabio" H.L.H.I.P.

TUTERA "Elvira España" H.L.H.I.P.

"Griseras" H.L.H.I.P.

"Monte San Julián" H.L.H.I.P.

"Virgen de la Cabeza" H.L.H.I.P.

IKASTETXEAN PRESTATURIKO BAZKARIA

AMAIUR Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

ARANTZA Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

BERA "Ricardo Baroja" H.L.H.I.P.

ETXALAR Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

ITUREN Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa

IRUÑA "Vázquez de Mella" H.L.H.I.P.

II. ERANSKINA

2002-2003 ikasturterako baimenduriko kuota eta ordainak, Nafarroako Gobernuak ematen dituen dirulaguntzei dagokienez

ESKUALDEKOEN SAILKAPENA, BAZKALTIAR KOPURUAREN ARABERA

Urtean baimenduriko gehieneko ordainak (eurotan)

0-80 1.696,12 1.499,60 1.696,12

81-160 1.893,93 1.499,60 1.696,12

161-240 2.030,45 1.680,37 1.696,12

+240 2.100,46 1.925,42 1.696,12

(*) 40 bazkaltiar baino gutxiago dauzkaten jantokietan jantokiaren arduradunaren eta administratzailearen lanak pertsona berak eginen ditu.

Diruz lagunduriko ikasleendako baimenduriko kuotak (eurotan)

BAZKALTIAR IKASLE

KOPURUA /EGUNA

0-80 1,37

81-160 1,37

161-240 1,37

+240 1,37

Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza-modulua

Eskualdeko jantokiak: jantoki bakoitzeko ezarriko da, uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuko 22. artikuluan xedaturikoaren arabera (1991-08-21eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

Jantoki arruntak: eskualdeko jantokiekin parekatuz ezarriko da jantoki bakoitzerako.

Iragarkiaren kodea: A0207059