95. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

143/2002 FORU DEKRETUA, uztailaren 2koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa partez aldatzen duena, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileek 2002. eta 2003. urteetan izanen dituzten lan baldintzak finkatzearren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta sindikatuek sinaturiko Hitzarmenean ezarritakoa betetzeko.

Administrazioak eta CCOO, UGT eta CEMSATE sindikatuek (azken honek lan kontratudunen arloan bakarrik) Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileek 2002. eta 2003. urteetan izanen dituzten lan baldintzak finkatzeko 2002ko apirilaren 15ean sinaturiko Hitzarmenaren 2. idatz-zatiko c) letran, hurrengo bi urteetan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoko lanpostu batzuei, bertan zerrendatzen direnei, lansari osagarriak esleitzeko konpromisoa ageri da.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko uztailaren bian harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-2002ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren esparruan izan ezik, ondoko aldaketa hauek egitea, ondorioak 2002ko urtarrilaren 1etik izanen dituztela:

Bat.-1. Foruzaingoko eta suhiltzaileen kidegoko lanpostuek duten arrisku bereziko osagarria aldatzea. 2002ko ekitaldirako 100eko 9koa izanen da, kasuan kasuko mailari dagokion hasierako soldatatik abiatuta.

2. 2003ko urtarrilaren 1etik aurrera, aurreko puntuan ezarritako ehunekoa igoko da, 100eko 10ekoa izanen baita.

Bi.-1. Ingurumeneko zaindarien lanpostuek (C maila) duten lanpostuko osagarria aldatzea. 2002ko ekitaldirako 100eko 10,45ekoa izanen da, kasuan kasuko mailari dagokion hasierako soldatatik abiatuta.

2. 2003ko urtarrilaren 1etik aurrera, aurreko puntuan ezarritako ehunekoa igoko da, 100eko 13,45ekoa izanen baita.

Hiru.-1. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko zaindari nagusien lanpostuek (B maila) duten lanpostuko osagarria aldatzea. 2002ko ekitaldirako 100eko 3,82koa izanen da, kasuan kasuko mailari dagokion hasierako soldatatik abiatuta.

2. 2003ko urtarrilaren 1etik aurrera, aurreko puntuan ezarritako ehunekoa igoko da, 100eko 6,27koa izanen baita.

Lau.-1. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko zaindari nagusi-koordinatzaileen lanpostuek (B maila) duten lanpostuko osagarria aldatzea. 2002ko ekitaldirako 100eko 7,91ekoa izanen da, kasuan kasuko mailari dagokion hasierako soldatatik abiatuta.

2. 2003ko urtarrilaren 1etik aurrera, aurreko puntuan ezarritako ehunekoa igoko da, 100eko 10,36koa izanen baita.

Bost.-1. Sistema informatikoetako teknikari-ofizialen, informatikako operadoreen eta fotokonposizioko ofizialen lanpostuek (denak C mailakoak) duten lanpostuko osagarria aldatzea. 2002ko ekitaldirako 100eko 10,68koa izanen da, kasuan kasuko mailari dagokion oinarrizko soldatatik abiatuta.

2. 2003ko urtarrilaren 1etik aurrera, aurreko puntuan ezarritako ehunekoa igoko da, 100eko 15,68koa izanen baita.

Sei.-1. Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari atxikitako taldeburuen (C maila) eta lantaldeko buruen (D maila) lanpostuek duten arrisku bereziko osagarria aldatzea. 2002ko ekitaldirako 100eko 6koa izanen da, kasuan kasuko mailari dagokion hasierako soldatatik abiatuta.

2. 2003ko urtarrilaren 1etik aurrera, aurreko puntuan ezarritako ehunekoa igoko da, 100eko 8koa izanen baita.

Zazpi.-1. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Ekintzen Koordinaziorako Batzordeari atxikitako aretoko buruen (C maila) eta koordinazioko operadore laguntzaileen (D maila) lanpostuek duten lanpostuko osagarria aldatzea. 2002ko ekitaldirako 100eko 23koa izanen da, kasuan kasuko mailari dagokion hasierako soldatatik abiatuta.

2. 2003ko urtarrilaren 1etik aurrera, aurreko puntuan ezarritako ehunekoa igoko da, 100eko 26koa izanen baita.

Zortzi.-Nafarroako Administrazio Publikaren Institutuari atxikitako psikologiako laguntzaile teknikoen lanpostuei bateraezintasuneko osagarria esleitzea (B maila). Lanpostu horietako titularrek, uztailaren 30eko 202/2001 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, ez dute kobratuko orain arte esleitua zuten lanpostuko osagarria, 100eko 12koa hain zuzen.

Bederatzi.-1. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari atxikitako kalitate ikuskatzaileen lanpostuei (B maila) lanpostuko osagarria esleitzea, kasuan kasuko mailari dagokion hasierako soldataren 100eko 5ekoa.

2. 2003ko urtarrilaren 1etik aurrera, aurreko puntuan ezarritako ehunekoa igoko da, 100eko 10ekoa izanen baita.

Hamar.-Turismoko jardueretako ofizialen, artxiboko arduradunen eta kontsumoko ikuskatzailetzako agente laguntzaileen lanpostuei (denak C mailakoak) lanpostuko osagarria esleitzea, kasuan kasuko mailari dagokion hasierako soldataren 100eko 2,84koa.

2. 2003ko urtarrilaren 1etik aurrera, aurreko puntuan ezarritako ehunekoa igoko da, 100eko 5,68koa izanen baita.

Hamaika.-Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusiko Erregistro Nagusiko eta Argibide Bulegoari eta Nafarroako Zega Ogasuneko Agiritegi Bulegoari atxikita dauden E mailako lanpostuei lanpostuko osagarria esleitzea, kasuan kasuko mailari dagokion hasierako soldataren 100eko 5ekoa.

2. 2003ko urtarrilaren 1etik aurrera, aurreko puntuan ezarritako ehunekoa igoko da, 100eko 10ekoa izanen baita.

Hamabi.-1. Lanpostuko osagarririk esleitua ez duten E mailako lanpostuei lanpostuko osagarria esleitzea, 100eko 3koa hain zuzen, maila horretako hasierako soldatatik abiatuta.

2. 2003ko urtarrilaren 1etik aurrera, aurreko puntuan ezarritako ehunekoa igoko da, 100eko 7koa izanen baita.

Hamahiru.-1. Telefonisten eta Atezaintza-Administrazioko laguntzaileen lanpostuei (biak D mailakoak) lanpostuko osagarria esleitzea, 100eko 3,33koa hain zuzen, kasuan kasuko hasierako soldatatik abiatuta.

2. 2003ko urtarrilaren 1etik aurrera, aurreko puntuan ezarritako ehunekoa igoko da, 100eko 6,66koa izanen baita.

Hamalau.-1. Gidari lanpostuei arriskuko osagarri berezi bat esleitzea, 100eko 4koa hain zuzen, betiere lan horregatik inolako osagarririk jasotzen ez badute eta lanpostu horietako titularrek gidari lanak ohiz egiten baldin baditu. Horretarako, atxikita dauden departamentuko idazkari teknikoak edo kasuan kasuko erakunde autonomoko organo eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da.

2. 2003ko urtarrilaren 1etik aurrera, aurreko puntuan ezarritako ehunekoa igoko da, 100eko 8koa izanen baita.

Hamabost.-1 Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Errepideetako laguntzaile teknikoen eta sobrestanteen lanpostuei (C mailakoak) arriskuko bereziko osagarria esleitzea, 100eko 4koa, betiere lanpostu horietako titularren ohiko eginkizunetan arrisku edo nekagarritasun bereziko lanak baldin badaude. Horretarako, Departamentuko idazkari teknikoak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da.

2. 2003ko urtarrilaren 1etik aurrera, aurreko puntuan ezarritako ehunekoa igoko da, 100eko 8koa izanen baita.

AZKEN XEDAPENA

Lehena.-Ahalmena ematen zaio Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari Foru Dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Bigarrena.-Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0207851