89. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

616/2002 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Herrilan zuzendari nagusiak emana. Honen bidez onesten da "Iruña-Logroño autobidearen bi maketa egitea" izeneko lanak kontratatzeko espedientea.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak "Iruña-Logroño autobidearen bi maketa egitea" izeneko lanak kontratatzeko lizitaziorako dei egin du, honako oinarri hauei jarraikiz.

-Kontratuaren xedea: lan horiek egitea.

-Esleitzeko prozedura/era: irekia/lehiaketa.

-Hasierako prezioa: 60.102,00 euro.

-Epea: hiru (3) hilabete.

-Proposamenak aurkezteko toki-egunak: 2002ko abuztuaren 20a arte, egun hori barne, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan. (San Ignazio etorb. 3, behea, Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: Administrazio Klausula Partikularren Pleguan ageri direnak, eta jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

Proiektua eta Administrazio Klausula Partikularren Plegua aztertzeko, Bide eta Eraikuntza Atalera (San Ignazio etorb. 3, 3. oina, Iruña) jo daiteke. Telefonoa: 948-427456. Bestela http://www.cfnavarra.es/obraspublicas webgunean begiratu.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia eta eguna: Herrilan, Garraio eta Komunikazioen Departamentuan, 2002ko abuztuaren 30eko 12:00etan.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita bostean.-Herrilan zuzendari Nagusia Alvaro Miranda Simavilla.

PROPOSAMEN EREDUA

Hau sinatzen duena, ......... J/A, adinez nagusia, .......(e)ko ......... kaleko ..... zk.an bizi dena, bere izenean (edo ....... ordezkatuz), "Iruña-Logroño autobidearen bi maketa egitea" izeneko lanak lehiaketa bidez esleitzeko ...........(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (.... zk.) argitaratu iragarkiaren eta lizitazio hori arautzen duten agindu teknikoen eta klausula administratibo partikularren pleguen jakinaren gainean dago, eta hitz ematen du lan horiek burutu eginen dituela aipatu agiriei hertsiki jarraituz eta ............ (zenbakitan) ............. euroren truke.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0207550