89. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

612/2002 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana. Honen bidez ebazten da "Erriberriko udal mugapean, Zaragoza-Altsasu trenbidearen 133/048 k.p.an, trenbidearen azpiko oinezkoendako iraganbidea" eraikuntza-proiektuaren jendaurreko fasea eta behin betikoz onesten da.

2002ko apirilaren 18an Herrilan zuzendari nagusiak emandako 412/2002 Ebazpenaren bidez "Erriberriko udal mugapean, Zaragoza-Altsasu trenbidearen 133/048 k.p.an, trenbidearen azpiko oinezkoendako iraganbidea" eraikuntza-proiektua teknikoki onetsi zen, desjabetzapen espedienteari hasiera eman zitzaion, eta jendaurrean jarri zen hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuak txostena eman du eta bertan adierazten alegazio bat aurkeztu dela espedientea jendaurrean egon den epean eta erantzun proposamen bat ere badela, honako hau alegia:

Alegazioa:

Antonio Sánchez de Brado jaunak Antonio Eraso Goicoechea jaunaren izenean aurkeztua. Antonio Eraso jauna Erriberriko 15. poligonoko 874. lurzatiaren jabea da, eta alegazioa, berriz, honako puntu hauei buruzkoa:

1.-Proiektu teknikoa aldatzeko eskatzen du, eta zehazki bere baratza okupatzekoa edo aldi baterako desjabetzekoa den lur puskatik kanpo utz dadila.

Erantzuna:

Trenbidearen azpian oinezkoentzako pasabide gisa erabiliko den kajoiaren eraikuntzarako erabiliko den prozesua in situ eraikuntza eta bulkada oleodinamikoa dira. Kajoi hori eraikitzeko hautatutako lekua, Iruñerantz begiratuz, bidearen eskuinaldea da, eta denborapasako baratza batzuk dauden tokia; izan ere, bidearen beste aldean planteatzeak bizitza bakarreko etxe bat eraistea ekarriko bailuke berarekin, eta horren ondorioz eragina askoz handiagoa izango bailitzateke.

Finka horren aldi bateko okupazioa gorago esandakotik datorrela, eta ez beste ezertatik.

Aurrekoarekin bat, bidezko da ezestea puntu horretan eskatutakoa.

2.-Gainerakoan, aurreko puntuan eskatutakoa egiterik ez badago, finka aldi baterako osorik okupatzea proposatzen du, hura partez okupatzeak ustiapena ezinezkoa egingo bailuke.

Erantzuna:

Uste dugu finkaren % 40 ukitzeagatik, bertan landetxea bezalako osagai nagusi bat sarturik ez denez, ez direla betetzen Nahitaezko Desjabetzapenaren Legeko 23. artikuluak ezartzen dituen baldintzak -alegatzaileak aipatuak-, eta, beraz, ez dela bidezkoa eskatutakoa onartzea.

3.-Proposa dakiola kaltea egiten zaionari obra hori egitean egingo zaizkion kalte eta okerren zerrenda inbentariatu bat, eta eskaintzen zaizkion kalteordainen zenbatekoa, kaltea egiten zaienei okupazio Aktak egiteko deitu aurretik.

Erantzuna:

Aldi bateko okupazioak ukitzen dituen ondasun guztien deskribapena okupatu aurreko akta egitea gauzatuko da. Finkaren okupazio legalarekin batera, ukitu eta lehengoratu ezingo diren elementu ukituei, irabazi alde-eginari eta finkari egin dakiokeen okerrari dagozkion kalteordainak finkatzeko faseari hasiera emango zaio, nekazaritza aldetik lehen bezala uzten ez bada betiere.

Adierazi behar da proiektu hau behin betikoz onesteagatik, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 153. artikuluko eta uztailaren 6ko 780/2001 E.D.aren 235.7 artikuluko aurreikuspenak aplikatu behar zaizkiola, eta obrak egiteagatik, onura publikoa eta interes soziala eta ukitutako lurrak presaka okupatzea deklaratu behar dela, nahitaezko desjabetzapenari buruzko legerian aurreikusiaren ondorio gisa.

Horrenbestez, Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuak informatu eta proposatuarekin bat, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 12. artikuluan emandako ahalmenak eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduaren bidez delegatutakoak erabiliz,

EBATZI DU:

1. "Erriberriko udal mugapean, Zaragoza-Altsasu trenbidearen 133/048 k.p.an, trenbidearen azpiko oinezkoendako iraganbidea" izeneko proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat ematea, ebazpen honen azalpen zatian alegazioei emandako erantzunetan adierazitakoarekin bat.

2. "Erriberriko udal mugapean, Zaragoza-Altsasu trenbidearen 133/048 k.p.an, trenbidearen azpiko oinezkoendako iraganbidea" izeneko proiektua behin betikoz onestea. Haren kontrata bidezko aurrekontuak 703.627,93 euro egiten du.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitara ematea.

4. Ebazpen honen berri ematea Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuari, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari (Desjabetzapen Atalari), alegaziogileari eta Erriberriko Udalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hemeretzian.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0207293