89. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko B3, B4 eta C2 unitateen eta B2 unitateko lurzoru publikoaren birzatiketa proiektua behin betiko onetsirik

Noain-Elortzibarko Udalak, 2002ko maiatzaren 7an egin bilkuran, bertaratuak ados jarrita, erabaki zuen behin betiko onestea Noain-Elortzibarko Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko B3, B4 eta C2 unitateen eta B2 unitateko lurzoru publikoaren birzatiketa proiektua, unitate horietako Konpentsazio Batzordeak sustatua. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 19/1994 Foru Legearen 161. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta biko maiatzaren hogeita batean. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0205763