89. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Zehapen espedienteen ebazpenen jakinarazpena

Zehazten diren espedienteetan emandako ebazpenak jakinaraztea ezinezkoa izan denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzeko diren gainerako legeetan xedatutakoa betez, ediktu hau argitaratzen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta eskatzaileak bizi direneko Udalaren ediktu oholean.

Izen-abizenak: Invico Lantzen, S.L. Ebazpenaren onespen eguna: 2002-5-16. Ebazpenaren zioa: 1.803,04 euroko isunarekin zehatzea, irekitzeko lizentziarik ez edukitzeagatik Noain-Elortzibarko Errege kaleko 58 zenbakian, behean, dagoen lokalean.

Izen-abizenak: Invico Lantzen, S.L. Ebazpenaren onespen eguna: 2002-05-16. Ebazpenaren zioa: 1.803,04 euroko isunarekin zehatzea, obrak lizentziarik gabe egiteagatik, Noain-Elortzibarko Errege kaleko 58 zenbakian, behean, dagoen lokalean.

Ebazpen horien aurka errekurtso hauetakoren bat paratzen ahalko da aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta biko maiatzaren hogeita batean. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0205762