89. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Elortzen María Angeles Albisu Pérez andreak sustatutako xehetasun azterlana hasiera batez onetsita

Noain-Elortzibarko Udalak, 2002ko maiatzaren 7an egin bilkuran, bertaratuak ados jarrita, erabaki zuen hasiera batez onestea Elorzko 89. poligonoko 32. lurzatiaren xehetasun azterlana, María Angeles Albisu Pérez andreak sustatua, bera baita lurzati horren jabea. Helburua da eraikinen neurriak xeheki definitzea, planeamenduko zehaztapenei jarraituz. Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan gehien saltzen den egunkarian argitaratuko da, hamabost eguneko epean aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta biko maiatzaren hogeita batean. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0205761