89. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U Ñ U E L

Udal Planeko aldaketa puntuala hasiera batez onetsita

Buñuelgo Udalak, 2002ko maiatzaren 15ean egin bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zuen Udal Planeko aldaketa puntuala, S.A.T Buñuel 610-NAk sustatua. Aldaketa horrekin lurzoru urbanizaezinean ezarri ahalko dira lurzoru urbanizaezinean baimentzen diren industri jarduerak, hain zuzen ere poligonoen eta industri jardueren ezarpena arautzen duen apirilaren 5eko 84/1990 Foru Dekretuaren 6.a) artikuluan jasotakoak. Orobat, erabaki zuen sustatzaileari eskatzea behin-behineko onespenaren aurretik frogagiri bat aurkez dezala, Buñuelgo Udal Planeko araudia, lurzoru urbanizaezineko eraikuntzei dagokienez, zein neurritan aldatzen den zehatz-mehatz argituko duena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 115. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Buñuelen, bi mila eta biko maiatzaren hogeian. Alkate udalburua, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: A0205753