89. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E T I

Artikako hirigunea urbanizatzeko obretarako lehiaketa

Berriobeitiko Udalak, 2002ko apirilaren 11ko erabakiaren bidez, lizitazioarako dei egiten du, prozedura irekiaren bidez eta lehiaketa bidez adjudikatzeko, ondoko obrak kontratatzeko: "Artikako hirigunea urbanizatzea eta Artikako Aldea Zaharreko hornidura eta saneamendu sareak", ondoko baldintza orokorrei jarraikiz:

Kontratuaren aurrekontua (hasierako prezioa):

Bederatziehun eta laurogeita bat mila hirurehun eta lau euro eta hogeita bederatzi zentimo, % 16ko BEZa barne.

981.304,29 euro, % 16ko BEZa barne.

Lehiaketan parte hartzeko behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren % 2, alegia, 19.626,09 euro.

Obrak egiteko epea: hamaika hilabete, edo eskaintzan adierazitakoa, laburragoa bada.

Proposamenak aurkeztea: eskaintzak Berriobeitiko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta biharamunetik, goizeko bederatzietakik arratsaldeko ordu biak arte.

Aurkeztu beharreko agiriak. Zehatz-mehatz agertzen dira klausula administratibo partikularren pleguan, interesatuen eskura.

Pleguak ireki eta kontratua esleitzea:

1. 1 zenbakiko gutunazala, Gaitasuneko baldintzak, egiaztatzea, eta 2 zenbakiko gutunazala, Agiri teknikoak, kalifikatzea. Lizitatzaileek aurkeztutako gutunazalak dira. Proposamenak aurkezteko epea amaiturik, eta hurrengo egun baliodunean, kontratazio mahaiak aurreko agiriak kalifikatuko ditu. Kalifikatzeko bilkura ez da jendaurrean eginen.

2. Proposamen ekonomikoak irekitzea, lizitatzaileek 3 zenbakiko gutunazalean aurkeztu dituztenak, eta behin-behineko esleipena: Berriobeitiko Herriko Etxeko bilkura aretoan eginen da, jendaurrean, 1 eta 2 zenbakiko gutunazalak ireki eta ondoko zazpigarren egun balioduneko eguerdiko hamabietan.

Interesatuek eskura dituzte Copistería Repronet dendan (Remiro de Goñi, 24 behea, 948 189216 telefonoa), klausula administratibo partikularren plegua eta agindu teknikoen plegua, baita obrak egiteko proiektua ere, ondoko hauek prestatua: Iruñerriko Mankomunitateko teknikariak, Loperena Portillo Arquitectos, Ingenieria Leyre S.L.

Berriobeitin, bi mila eta biko uztailaren hiruan. Alkate udalburua, José Larrañeta Ilundain.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena:

N.A.N.:

Bere izenean ez bada, ondoko hau ordezkatuz:

Helbidea:

N.A.N./I.F.K.:

"Artikako hirigunea urbanizatzea" eta ""Artikako Alde Zaharreko hornidura eta saneamendu sareak" izeneko obrak egiteko proiektua, baldintza teknikoen plegua eta baldintza administratiboen plegua ezaguturik, osorik egiteko konpromisoa hartzen dut, aipatu agiriei hertsiki lotuz, ondoko zenbatekoaren aldera: .............. euro (zenbakiz eta letraz) ........, BEZari dagokion zenbatekoa gehituta (% 16), ondokoa egiten baitu guztira: ......... euro (zenbakiz eta letraz) ...........

.................(e)n, bi mila eta biko ..............aren .........(e)an.

Iragarkiaren kodea: a0207718