89. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L K O T Z

Obra lehiaketa, Sareak berritzeko (2. fasea) eta Alkotzen zeharbidea urbanizatzeko

Kontratazio organoa: Kontzejuko Batzarra.

Bidea: lehiaketa publikoa.

Baldintzen plegua: Batzarrak 2002ko otsailaren 4an erabakirik onetsi zen klausula ekonomiko-administratiboen plegua.

Xedea: Sareak berritzeko (2. fasea) eta Alkotzen zeharbidea urbanizatzeko obrak kontratatzea eta egitea.

Hasierako prezioa: gehienez ere 1.474.039,15 euro, B.E.Z. barne.

Egiteko epea: 6 hilabete.

Enpresaren sailkapena:

-A taldea; 2 azpitaldea; c kategoria.

-E taldea; 1 azpitaldea; c kategoria.

-G taldea; 4 azpitaldea; e kategoria.

Behin-behineko fidantza: 29.480,78 euro.

Behin betiko fidantza: esleipen prezioaren % 4.

Eskabideak non-noiz aurkeztu: Alkozko Kontzejuko Alkatetzan (Ultzama), iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita zazpi egun naturaleko epean.

Proposamenaz noiz ireki: eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoko bigarren egun baliodunean, 21:00etan.

Aurkeztu beharreko agiriak: gutunazal bakarrean, eta barnean bertze hiru, denak itxiak eta lizitatzaileak sinatuak eta idazkun hau izanen dutenak: 1. gutunazalean, Gaitasuneko baldintzak; 2. gutunazalean, Agiri teknikoak, eta 3. gutunazalean, Proposamen ekonomikoa.

Bertzelako xehetasunak: klausula administratibo partikularren pleguak eta lan horien proiektuak interesatuen eskura egonen dira Rubio paperdendan (Francisco Bergamín, 10, Iruña).

Alkotzen, bi mila eta biko uztailaren bian. Kontzejuko burua, Julio Indaberea Osinaga.

Iragarkiaren kodea: a0207710