89. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A N T Z

Lehiaketa, proiektuaren prestaketa eta lanen zuzendaritza fakultatiboa kontratatzeko

Udal honek plegu itxien bidezko lehiaketa eginen du, Lanzko hornidura eta saneamendu sareak berritzeko eta kaleak zolatzeko lanen proiektua teknikoaren prestaketa, lanen zuzendaritza eta segurtasun eta osasun arloetako koordinazioa adjudikatzeko. Lan horiek Toki Azpiegituretako Obren 2004ko ekitaldirako Planean jasota daude eta hasierako prezioa 69.508 eurokoa da, BEZa barne.

Proposamenak Udaletxean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Pleguak Udaletxean irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko ostiralean, eguerdiko ordu batean.

Baldintzen plegua interesatuen eskura dago Udaletxean.

Lantzen, bi mila eta biko uztailaren batean. Alkatea, Domingo Sarasíbar Iráizoz.

Iragarkiaren kodea: A0207627